Auto zaharren topaketa solidarioa, bosgarrenez, zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 12a

'Joyas sobre ruedas' topaketa, duela bi urte.

Red Dragons taldeak antolatuta, Joyas sobre ruedas topaketaren bosgarren edizioa egingo dute zapatuan, azaroak 15, Arizmendiarrieta plazan, 25 urtetik gorako autoekin. Era berean, janari bilketa ere egingo dute, janari ez galkorra jasota. 

Honako hau da egitaraua:

  • 09:00retan, izen-emateen irekiera –zazpi euro da–.
  • 11:30ean, ibilbidearen hasiera luntxarekin.
  • 12:30ean, ibilbidearen amaiera.
  • 12:55ean, errepidean hildakoei omenaldia.
  • 13:00etan, sari banaketa eta opariak.
  • 14:00etan, ekitaldiaren amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak