Bertako produktuen azoka zapatuan, babarruna protagonista hartuta

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 11

Azaroaren 15ean, zapatua, egingo dute azoka, Seber Altube plazan, 09:00etatik 13:30era. Ohiko produktuez gain, Arrasateko Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritza taldeko ikasleek egindako babak dastatu ahal izango dira, 11:00etan hasita. Arabako pinta baba prestatuko dute, hamabi kilo.

Ohiko saltzaileak egongo dira zapatuko azokan, bertako produktuak saltzen eta erosle guztien artean Eusko Label produktu sortarekin egindako hamar otarre zozketatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak