Altuna III.ak lau eta erdiko hirugarren postua eskuratu du Uarkapen Ezkurdia garaituta (22-20)

Koldo Zubia Salas 2025eko azaroaren 9a

Goi-mailako esku pilotaz gozatzeko aukera izan da gaurkoan Arrasateko Uarkape pilotalekuan. Altuna III.a eta Ezkurdia, Eusko Label lau eta erdiko txapelketako hirugarren postuaren lehian aritu dira, eta, azkenean, amezketarraretzat izan da partida, 22-20. Jaialdiko beste norgehiagokan Murua eta Zabaleta nagusitu dira, 19-22.

Joseba Ezkurdiak ondo estutu du Jokin Altuna Eusko Label lau eta erdiko txapelketako hirugarren postuko norgehiagokan, baina, hala ere, amezketarrak izango du kaiolako kaxoira igotzeko ohorea.  Hobeto kantxaratu da Altuna III.a, 11 eta 5 jarri da aurretik, baina Ezkurdiak, ondo erantzun du eta bi tantoko aldearekin bakarrik joan dira pilotariak atsedenaldira. 

Atsedenaren ostean. Jokin Altunak sakea aprobetxatuz berriro ere ihes egin du markagailuan, 17 eta 12koa ezarriz. Markagailu horrek ordea, ez du askorik iraun, Ezkurdiak sei tanto egin ditu bata bestearen atzetik, eta aurretik jarri da. Azken txanpara parekatuta heldu dira biak, baina amezketarrak hobeto aprobetxatu ditu aukerak, eta, azkenean nagusitzea lortu du.

Aurretik jokatu duten binakako norgehiagoka ere parekatua eta gogorra izan da. Ander Murua arrasatearrak eta Zabaletak osatutako bikoteak, Alberdi II.a eta Albisu garaitu ditu. Muruak tanto politak egin ditu etxeko zaleen gozamenerako, eta sasoian dagoela erakutsi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak