Luis Usatorreren omenez jo du Buscanini Band-ek Kulturaten

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko azaroaren 9a

Usatorreren lagunak ziren bederatzi musikarik Buscanini Band sortu dute haren omenez, eta zapatuan kontzertua egin zuten Kulturateko klaustroan.

Händel, Bach –bideoko obra– edo Mozart konpositorek egindako piezak jo zituen Buscanini Band-ek Usatorreren omenez egindako kontzertuan.

2024ko abuztuan hil zen Luis Usatorre, Arrasate Musikaleko lehendakari eta biolin jotzaile arrasatearra, eta hura gogoratzeko sortu dute haren lagunek Buscanini Band taldea –bere ezizena zen Buscacnini–. Hilean behin elkartzen dira entseatzeko eta bigarren kontzertua zuten hau. Baina, aurreratu dute badutela jarraitzeko asmoa, zer nolako maiztasunarekin eta non joko duten zehaztu ez badute ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak