Euskadiko Squash ligako jardunaldia jokatu dute Musakolan

Hasier Larrea 2025eko azaroaren 9a

Yoel Erasun nafarra gailendu da Mikel Yanguas bizkaitarraren aurka jokatutako finalean. Hogei jokalarik hartu dute parte denera, Arrasate Kirol Elkarteak antolatutako norgehiagoketan.

Tenisa, padela eta squasha uztartzen dituen Arrasate Kirol Elkarteak urteroko zita izan du asteburuan: Euskadiko Squash ligako jardunaldia. Klubeko kide Iñaki Uribetxebarriak azaldu moduan, liga barruan jokatzen diren sei txapelketetako bat jasotzen dute urtero Musakolako kiroldegiko squash pistetan.

Aurten hogei jokalari federatuk eman dute izena, eta horien artean egon dira Ismael Abbas, Jon Diez eta Alain Gomez debagoiendarrak. Hala, hamabi neurketa jokatu dituzte ostiral eta zapatu artean. Lehenengo partiduak hiru setetara jokatu dituzte, eta azken kanporaketak bost setetara, joko bakoitza hamaika tantora izanik. 

Sistema horretan ondoen moldatu dena Yoel Erasun izan da, Iruñeko Amaya kirol elkartekoa. Sestaoko Benedikta taldeko Mikel Yanguasi irabazi dio finala, bi seteko aldearekin (3-1). 

Hirugarren eta laugarren postuen lehian aritu dira Unax Merino gasteiztarra eta Fran Serrano sestaoarra, eta arabarrak lortu du tanto gehiago egitea.

Kontsolazio kategorian, AKE Squash taldeko bi kidek neurtu dituzte indarrak finalean, eta, azkenerako, Jon Diez aritu da Ismael Abbas baino hobeto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak