Erakusketan bertan, Artolak urteetan zehar zurezko materialekin egindako eskulturak ikusi ahalko dira; egurrarekin lotuta izan duen ibilbidea erakutsiko ditu. Material bakoitzak bere ingurunearekin zer-nolako erlazioa duen erakusten du Artolak; urteetan zehar aurkitu eta jaso dituen egurrezko piezen bidez. 2014an Oñatiko kultur etxean egin zuen bere lehen erakusketa, eta, geroztik, Oñatin bertan egindako erakusketetan eta EHUrekin elkarlanean, zegamarrak leku askotan erakutsi ditu bere lanak.
Urteetan zehar Euskal Herrian eta mundu osoan batutako egur zatiak gordetzen ditu Artolak Zegamako bere xilotekan, eta, gaur arratsaldetik aurrera, haren piezetako batzuk ikusgai egongo dira Objektuak dendan.