Euskadiko Squash Ligako azken torneoa, asteburuan, Musakolako kiroldegian

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 6a

Azaroaren 7an eta 8an, Euskadiko Squash Ligako azken torneoa jokatuko dute Musakolako kiroldegian, Antoña gunean. Hogei jokalari ariko dira lehian, horietako hiru, Arrasate Kirol Elkartekoak. 

Euskadiko Squash Ligaren baitan, hainbat torneo jokatzen dituzte, eta horietan lorturiko puntuen araberakoa izaten da azken irabazlea. Asteburu honetan, hain zuzen, ligako azken torneoa jokatuko dute Arrasaten, Musakolako kiroldegian.

Hogei jokalari ariko dira lehian, horietako hiru, Arrasate Kirol Elkartekoak. Jon Diez eta Alain Gomez aretxabaletarrak eta Ismael Abbas, Arrasaten bizi den malagarra. 

Honako hau da torneoko koadroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak