'El ventrílocuo' umore ikuskizuna egingo dute domekan, Amaia antzokian

Ibai Irasuegi Garai 2025eko azaroaren 6a

Jaime Figueroa.

Domeka honetan, azaroak 9, Jaime Figueroa umorista madrildarrak El ventrílocuo umore ikuskizuna egingo du Amaia antzokian, 19:00etan.

Gonzalo Garcia Bazen musikarekin, Figueroak zuzeneko musika, komedia, bentrilokia, magia eta bakarrizketak uztartzen ditu El ventrílocuo ikuskizunean. "Jaime bentrilokuoa bakarrik heltzen da beti, bere burua bakarrik aurkezten du, bakarrik antzezten du, eta, noski, bakarrik hitz egiten du. Baina eszenatokian dagoenean, gauza txikienek ere parte hartzen dute: paper zatitxo bat, benetako arkakuso-zirku bat edota Gospel kantak abesten dituen sai arre bat. Komedia soil bat ez bada ere, haren bakarrizketek barre algarak aterako dizkigute", azaldu dute.

Saioak 75 minutu iraungo du eta sarrerak Internet bidez salgai daude, 10 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak