Arrasateko Suggar taldeak 'Nazkatuta' izeneko bideoklipa kaleratu du

Koldo Zubia Salas 2025eko azaroaren 6a

Suggar talde arrasatearraren azken lana da Nazkatuta izenekoa. Metal doinu indartsuekin "nazkaren, amorruaren eta askatasunaren oihua" proposatu dute euskaraz. Julen eta Barandi gitarrek, Liher bateriak, Recuero baxuak, eta Omar ahotsak osatzen dute taldea. Bideoklipa, grabatu, editatu eta muntatzerako orduan, Carolina Matoren laguntza izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak