Ezkurdia eta Altuna III.a lau eta erdiko hirugarren postuaren bila Arrasaten

Koldo Zubia Salas 2025eko azaroaren 5a

Jokin Altuna, 2022an, Oñatiko Zubikoa pilotalekuan.

Arrasateko Uarkape pilotalekuan izango da partidua, domekan. Ander Murua arrasatearrak ere binakako partida jokatuko du aurretik.

Ezkurdia eta Altuna III.a lau eta erdiko Eusko Label Txapelketako hirugarren postuko kaxoira igotzeko norgehiagokan ariko dira Uarkape pilotalekuan domeka honetan, azaroaren 9an. 

Txapelketa lau aldiz irabazi duen amezketarra, Peio Etxeberriaren aurkako partida 9-22 galtzetik dator, eta, Ezkurdiak berriz, 6-22 galdu zuen Zabalaren aurkakoa. Ez datoz unerik gozoenean, baina punta puntako pilotariak dira biak eta goi-mailako lehia espero da.

Binakako partida

Jaialdia 17:30ean hasiko da, binakako partida batekin, tartean Ander Murua arrasatearra. Alberdi II-Mariezkurrena II eta Murua-Zabaleta izango dira bikoteak. Sarrerak www.entradasfronton.com webgunean daude salgai. Partidaren egunean sarrerarik balego, Uarkape pilotalekuan bertan salduko dira ordubete lehenago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak