The Groovy Four taldea, domekan, Aterpe tabernan

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 4a

The Groovy Four musika taldea.

Laukoteak azaroaren 9an, domeka, 20:00etan joko du Aterpe tabernan, Arrasate Bluesek eta tabernak berak antolatuta. "Taldeak west coast swing-aren dotorezia, rhythm and blues-aren energia eta blues klasikoaren esentzia jatorrena batzen ditu", azaldu dute.

The Groovy Four taldea honako hauek osatzen dute: Martin Burguez (ahotsa eta gitarra), Arnaud Desprez (saxofoia), Oriol Fontanals (kontrabaxua) eta Pascal Mucci (bateria). "Lau musikari horiek urteetako ibilbidea dute Europako agertokietan, eta euren arteko konplizitatea lehen notatik nabaritzen da".

Europako biraren azken geldialdietako bat izango da Arrasatekoa. Bira horretan, Frantziako hainbat hiritan aritu dira, besteak beste, Parisen. Aterpekoaren ondoren, taldeak Bartzelonara joko du kontzertu-bira itxiz eta Take a Walk with The Groovy Four albuma aurkeztuz. "Diskoak konposizio propioak eta kontu handiz aukeratutako bertsioak uztartzen ditu, bere estiloa ezin hobeki islatuz: soinu garbia, dantzagarria, erritmoz betea eta blues klasikoenaren xarma bereziarekin".

Kontzertua sarrera librekoa izango da, edukiera bete arte, eta Arrasate Bluesek eta Aterpe tabernak tokiko musika-eszena bizirik mantentzeko helburuarekin bultzatzen duten programazioaren barruan sartzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak