Seme-alabekin autoestimua eta komunikazioa lantzeko tailerra egingo dute

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 4a

EKKO programaren baitan (Eskola Komunitatea Kirola Osasuna), azaroaren 24tik 27ra egingo dituzte saioak eta azaroaren 19ra arte izena eman daiteke, webgunean edo BAZera deituta, 943 25 20 00 zenbakira.

EKKO programak abiatu du ikasturtea, Arrasateko Udalaren, Arrasate Herri Eskolaren, Arizmendi Ikastolaren, Txatxilipurdiren, Leintz Eskola Kirolaren eta San Juan de Dios Ospitalearen elkarlanarekin.

Programak Arrasateko aurre-nerabeengan gizarte trebetasunak sendotzea du helburu, eta LH-5. eta 6. mailako ikasleak parte hartzen ari dira. "Programa honetan gurasoen inplikazioa ere garrantzitsua da, horregatik gai hauek gurasoekin lantzeko helburuarekin, familientzako saioa antolatu dugu", azaldu dute.

Lehen tailerrean, gurasoek seme-alabekin batera parte hartuko dute, eta elkarrekin egingo dituzten zenbait dinamikaren bitartez, autoestimua eta komunikazioa landuko dituzte.

Saioak gaztelekuan egingo dituzte. Lehena, azaroaren 24an izango da, 18:30ean, euskaraz, eta zaintza zerbitzua ere egongo da. Azaroaren 25an izango da bigarrena, euskaraz, 17:30ean. Azaroaren 26an euskarazko eta gaztelaniazko saioak izango dira, 18:00etan, eta azken horretan arabiera itzultzailea egongo da. Azken saioa azaroaren 27an egingo dute, 18:00etan, gaztelaniaz eta hor ere zaintza zerbitzua egongo da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak