Etapa berriari ekin dio Del Valek eta bikote gisa finkatu da Marta Ugarte arrasatearra sartuta proiektuan. Jon Garcia del Val da ahotsa, gitarra eta sintetizadoreen arduraduna, eta, Ugartek, bateriarekin, "ñabardura eta testura berriak" ematen dizkio taldeari. Gainera, kantak Sara Alonso aramaioarraren laguntza dauka ahotsetan.
Bikoteak adierazi du unibertso musikal propioa sortu dutela, tresna akustiko eta elektronikoen arteko konbinazio zainduaren bidez: "Emaitzak paisaia organiko eta sintetikoen arteko bidai sonoro hipnotiko bat eskaintzen du".
Abestiaren letra Joxean Artzeren poema batean oinarrituta dago, eta gizakiak planetarekin duen "jokabide arbuiagarria" salatzen du.
Eskuzabalak kantaren bideoklipa Maite Artajo Sanchez iruindarrak zuzendu du.
Disko fisikoa dagoeneko eskuragarri dute sare sozialetan eta kontzertuetan eta horren diseinua Helena Azkarragaurizar artista arrasatearrak egin du.