Arrasateko ikastetxeak, Save The Children ekimenarekin bat

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 3a

Bi ikastetxeetako ordezkariak, Aratusteetan.

Lehen aldiz, Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako ikasle eta irakasleek bat egingo dute Save The Children ekimenarekin, egubakoitzean. "Haurrek ez lukete gosez oheratu behar. Haurtzaroa ikasteko, jolasteko eta hazten jarraitzeko unea da. Gure enpatia konpromiso eta hitzak ekintza bihurtu daitezela. Goseak ez ditzala irribarreak lapurtu", azaldu dute.

Korrika lasterketa bat egingo dute eta, horretarako, Arrasateko lau puntutan elkartuko dira ikasleak, 10:30ean hasita. Aurrez, ikasle guztiek geletan gosetea pairatzen ari diren umeen egoera landuko dute eta aztertuko dute zer egiten duen Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak horretan laguntzeko. Hala, erakunde horrek Arrasateko ume guztientzat diptiko informatibo bat bidali du, etxeetan banatzeko eta, era berean, lasterketan parte hartzeko dortsala ere eman diete ikasle zein irakasleei. Bukaeran, diploma bat ere emango diete ikasleei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak