Garibaiko Intersport Loramendirena izan da Gaba Baltzeko erakusleiho bozkatuena

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko azaroaren 3a

Gaba Baltzeko erakusleiho lehiaketak badu irabazlea. Garibaiko Intersport Loramendik jaso ditu boto gehien (292) eta Altuna lurrindegiarena izan da bigarren bozkatuena (120). Lehen saria 300 eurokoa da, Ibai-arteko komertzioetan gastatzeko eta bigarren saria, 200 eurokoa. Halaber, bozkatu dutenen artean, 50 euroko erosketa txartelak irabazi dituzten zenbakiak honako hauek izan dira: 390, 497, 582 eta 624.

Intersport Loramendiren erakusleihoa, irabazlea:

Altuna lurrindegiaren erakusleihoa, bigarren saritua:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak