"Aldarrikapen egun bat izatea nahi dugu gaurkoa, autogestioa eta gure izaera antifaxista azpimarratzekoa. Eta bide batez hartu berri dugun espazioa ekipatzekoa ere bai", azaldu dute Matraila taldeko kideek, eta gaineratu, euren ideia dela kirol eta aisialdi eredu doakoak eta kalitatezkoak eskaintzea dela: "Gaur egun eskaintza mugatuta dago, edo ez dago denen eskuetan, eta hori transmititu nahi dugu".