
Ondoren, azaroaren 18an izango da Arkaitz Carracedo ikerlariaren hitzaldia, Ulman, eta azaroaren 22an izango da egun handia, askotariko ekintzekin. "Elorregin egin beharrean, urtero herri batean egitea erabaki dugu eta aurten Arrasaten izango da Mondravember Eguna. Bertsolariak, txalapartariak, mokadutxoa, triki-poteoa eta bazkaria izango dira, besteak beste", azaldu du Iban Arroiabek, Mondravemberreko kideak. Arratsaldean, 19:00etan, Oihu, Akulu eta Azkaiter Pelox taldeek kontzertua egingo dute.
Azaroaren 29an, azkenik, mendi irteera eta bibote lehiaketa egingo dituzte, urteroko talde-argazkia ateratzearekin batera.
