Izaskun Murgia elkarte lirikoak, 25 urte aurten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko azaroaren 3a

Izaskun Murgia elkarte liriko kide batzuk azaroaren amaieran egingo duten emanaldia prestatzen. Argazkia: Mertxe Salaberri.

Azaroaren 28an, 29an eta 30ean egingo dituzten emanaldiekin ospatuko dute urteurrena; sarrerak salgai daude, leihatilan.

Aurreko ikuskizunekin alderatuz, ezberdina izango da Arrasateko elkarteak aurten eskainiko duena; izan ere, obra zehatz bat beharrean, ibilbidean zehar egin dituzten zarzuelen laburpena edo gainbegiratua egingo dute oraingoan. "Emanaldiaren ildo nagusia abesbatzak antzeztuko dituen hainbat zarzuelatako zortzi abesti izango dira; esaterako, Baserria, La leyenda del beso, Katiuska eta Gigantes y cabezudos zarzuelatako abestiak izango dira, eta baita oraingoz aireratuko ez ditugun beste hainbat ere. Abestien tartean aurkezpen txiki batzuk egongo dira eta pantaila baten gure ibilbidearen irudi batzuk erakutsiko ditugu. Gure helburua da gurekin bidean egon diren guztiei eskerrak ematea eta omentzea", azaldu du Izaskun Murgia elkarte lirikoko eszena-zuzendari Mertxe Salaberrik.

Sarrerak salgai, azaroaren 3an hasita

Azaroaren 28an, 29an eta 30ean izango dira, ohi bezala, Amaia antzokian emanaldiak; sarrerak salgai daude, leihatilan, 20 eurotan, eta bihar, hilak 4, jarriko dituzte salgai Arrasate.eus atarian, 08:00etan.

Iazko urtarrilean egin zuten Antologia emanaldiko une bat. Argazkia: M. S.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak