Lehenengo saioa azaroaren 12an izango da, Kulturateko Loramendi gelan, Euskal identitatea(k) jendarte digitalizatuan izenburuarekin. Manex Agirrek gidatuko du mahai-ingurua eta hizlariak honako hauek izango dira: Jaione Martinez, Ane Zugaza eta Iñigo Martinez.

Bigarrena, aldiz, azaroaren 20an izango da, Kulturateko Garibai gelan, Adimen artifiziala eta sorkuntza: aukera ala mehatxua? izenburupean. Maria Osesek dinamizatuko du eta orduan ere hizlari izango dira: Ines Osinaga, Julen Ribas eta Aitzol Astigarraga.
