Askotariko sektoreetan diharduten zortzi kooperatibak osatzen dute FAGOR Taldea. Euskal Herriko kooperatiba talde industrial handiena izanik, esangura handiko proiektuak ditu esku artean, eta, beraz, bertako langileek eta bazkideek askotariko erronkak izaten dituzte. Besteak beste, automozioaren, makina-erremintaren, aeronautikaren, ostalaritza eta sukaldaritza ekipamenduen, etxetresna osagaien eta eguzkia energiaren sektoreetako egitasmoetan murgiltzeko aukera eskaintzen du.
KOOPERATIBEZ HARAGO, HIRU BERRIKUNTZA ZENTRO ERE BADITU: EDERTEK, AOTEK ETA KONIKER
Zehatz esanda, merkatu erronkei behar den moduko erantzuna emateko ari dira lanean egunez egun FAGOR-eko kideak, egokitzen, soluzio berritzaileak lantzen eta, oro har, eskaintza hobetzen. Izan ere, moldatzeko gaitasuna ezinbesteko bilakatu du merkatuen eta nazioarteko testuinguruen bilakaera azkarrak, eta, horretarako, FAGOR Taldeak badu mesedegarri zaion berezitasun bat: esperientzia luzeko kooperatibez gain, hiru berrikuntza unitate edo zentro ditu –Edertek, Aotek eta Koniker–, merkatuko une oroko erronkei erantzun egokiak emateko, puntako soluzioak eskaintzeko eta lehiakortasunean aurrera urratsak egiteko. Askotariko profilak eta lanpostu aukera zabala dakartza horrek.
Pertsonek osatutako taldeak dira kooperatibak. Kide bakoitzaren lana eta ekarpena funtsezkoa da proiektu kooperatiboak aurrera egiten jarraitu dezan, hamarkadaz hamarkada izan den moduan. Bazkidetza bidez, pertsonek sostengatzen dute FAGOR: haien esku dago kooperatiba taldearen oraina eta etorkizuna. Bazkideak dira kooperatiben jabeak. Eta FAGOR-eko kide izateak, lanpostu batean aritzetik harago, kooperatibagintza esperientzia oso baten parte izatea ere badakar; enpresa eredu propio batean murgiltzea, kokatuta dagoen lurraldearen alde jardutea, gizarte erronketan konprometitzea, enpresaren oraina eta etorkizuna erabakitzea, eredu berdinzaleetan sakontzea, ikastea eta eragitea, profesionalki zein pertsonalki garatzea… Oro har, esperientzia bereizgarri batean murgiltzeko aukera eskaintzen du FAGOR-ek.
ESPERIENTZIA BEREIZGARRIAN
MURGILTZEKO AUKERA ESKAINTZEN DU FAGOR TALDEAK
Lanerako aukerak
Askotariko profiletako pertsonek dute lekua FAGOR Taldea osatzen duten kooperatibetan, hainbat ikasketa mailatakoak –Lanbide Heziketa, unibertsitateko ikasketak…–. Besteak
beste, Fagor.eus-en, Mondragon People atarian eta kooperatiben webguneetan aurkitu ahal izango dira lan eskaintza eguneratuak.
FAGOR Taldeko kooperatiba batean lan egitearen balioa
AMAIA GARMENDIA BERAZA
Onnera Groupeko Fabrikazio Gestorea
"Fagorren lan egitea gizartearen eta komunitatearen
alde jardutea ere bada".
KEPA LEZETA ITURBE
Fagor Automationeko Laguntza-teknikariaa eta zerbitzuko aplikazioak
"Une oro dut pertsonalki zein profesionalki hazten
jarraitzeko aukera".
JOSU BILBAO OJANGUREN
Galbaianeko Patente-aholkularia eta zaintza teknologiako arduraduna
"Malgutasun handia dut ordutegiekin, kontziliazioaren
mesedetan".
JOKIN ATXA GALDOS
Fagor Electronicako Prozesuen eraldaketa digitaleko teknikaria
"Egunero ditugu erronka berriak; kooperatibak
konfiantza handia du gugan".
LAURA GUINEA CHASCO
Fagor Edelan Groupeko Gestore-burua
"Talde-lana oso presente dago egiten dugun guztian;
erantzukizun partekatuak ditugu".
JOANA ALTUNA BALANZATEGUI
Fagor Arrasateko Pertsonen Saileko teknikaria
"Esperientzia handia duen kooperatiba taldea da
Fagor; proiektu garrantzitsu ugari ditugu esku artean".
IRATI ABAUNZ ZUBIA
Copreciren Kalitate berme burua
"Elkarrekiko konfiantzan oinarritutako talde-lana da
gure indargunea; denok dugu zer ekarri eta zer ikasi".
UNAI AGIRRE LARRAÑAGA
Mondragon Assemblyren muntaia arduraduna
"Mundu osoko bezeroak ditugu; bidaiatzeko eta
egoera berrietara moldatzen ikasteko aukera dut".