'La Traviata' opera emanaldia egingo dute domekan, Amaia antzokian

Ibai Irasuegi Garai 2025eko urriaren 30a

'La Traviata' opera emanaldia. Irudia: Opera 2001.

Bi urteko geldialdiaren ondoren, Ozenki Elkarte Lirikoak opera berreskuratuko du Arrasaten, munduan zehar ezaguna den Giuseppe Verdiren La Traviata-rekin.

Domeka honetan, azaroak 2, La Traviata opera emanaldia egingo dute Amaia antzokian. Ia ehun profesional batuko dira Amaia antzokian, eta operaren garaira erabat egokitutako ehun jantzi baino gehiago taularatuko dituzte. Emanaldiaren bitartez, Ozenki Elkarte Lirikoak herrian dagoen musikarekiko interesa sustatu nahi duela azaldu du Manu Gallardok, Ozenki elkarteko kideak: "Inguruko jendeari zor genion zerbait da, haiek bikain erantzuten dutelako beti". Bi ordu eta hamar minutu iraungo du emanaldiak, eta sarrerak 30 eurotan daude salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak