Nekane Zinkunegirekin egingo du Herri Batzarra EH Bilduk

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko urriaren 28a

Nekane Zinkunegi, Gipuzkoako EH Bilduren arduradun politikoa.

Datorren astelehenean, azaroak 3, egingo du Herri Batzarra koalizioak, Bilgunean, 18:30ean, eta Gipuzkoako EH Bilduren arduradun politiko Nekane Zinkunegi izango da saioan.

Hainbat gai landuko dituzte. Alde batetik, 2025/2027 Plan Politikoa eta Ekintza Plana. "Egungo egoera politikoari erreparatu, eta datozen urteetarako plan politikoa eta ekintza plana aurkeztuko ditugu, Nekane Zinkunegirekin", diote. Bestetik, udalgintza eta herrigintza izango dute aztergai. "Udaleko zein herrigintzako hainbat gai errepasatuko ditugu, datozen urrats garrantzitsuak azalduz". Azkenik, azaroaren 22an Bilbon egin duten mobilizaziorako dei egiteko baliatuko dute. Askatasun Haizea lemapean egingo dute mobilizazioa. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak