Batetik, Mendebaldeko Saharak autodeterminaziorako eta independentziarako duen eskubidea aldarrikatu dute eta, bestetik, zera salatu dute: "Krimena da Saharako herriari haren lurrean bizi izateko eta herri askea izateko eskubidea ukatzea".
Horrez gain, diote, sahararrek bakarrik dutela eskubidea haien etorkizunaz erabakitzeko, eta ez diotela "sekula" uko egingo independentziarako eta askatasunerako duten eskubideari. "Ez dugu onartuko gure herrian indarraren legeak irabaztea. Ez gara geldituko, ez gara isilduko Mendebaldeko Sahararen askatasuna lortu arte", aldarrikatu dute.
