Maider Morras alkateak, bazkideak zoriotzeaz batera, aipatu zuen Arrasateko elkarteek emakumeak bazkide bezala onartzen izan duten jarrera eta eraginkortasuna.
Amaika Gazte elkarteko presidente Ander Etxeberriak, berriz, elkarteek herrigintzan duten eginkizuna gogoratu zuen, SUDCeko presidente Juan Luis Arkauzek ere ekarpen bera egin zuen. Bazkalostean musika doinuak izan zituzten protagonista, Amaika Gazteko bazkide diren Edu Abarrategi eta Luken Urrutia gaitariekin eta Igor Sala soinu-jolearekin.
Gabonetarako elkartearen historia jasoko duen liburua argitaratuko dute eta bertan azalduko dute nola sortu zen elkartea, zelan aldatu diren ohiturak, noiztik diren emakumeak bazkide, zein jarduerak burutzen dituzten edota euskararen trataera, besteak beste.