Ezker Anitzako idazkari nagusi Antonio Mailloren bisita Arrasatera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko urr. 24a, 19:33

Antonio Maillo –erdian– Arrasateko Ezker Anitzaren Ezker Kultur Gunean, Debagoieneko Ezker Anitzako militante batzuekin.

Ezker Anitzako idazkari nagusi Antonio Maillo Arrasaten izan da gaur, hilak 24, Ezker Anitzaren Ezker Kultur Gunean. Bilbon EH Bilduko ordezkariekin izan duen bilera bat baliatu du Maillok Arrasatera etorri eta Debagoieneko militanteekin egoteko. "EH Bildurekin izan dugun bileratik ondorio nagusietako bat da bat gatozela bizi dugun une historikoaren irakurketan", adierazi du Maillok. 

Maillok gaineratu duenez, "ezohiko" egoera bizi du munduak, eta batasunerako dei egin du: "Egoera ezohikoari ezohiko erantzunak eman behar zaizkio. Horregatik, uste dugu garrantzitsua dela EH Bildu moduko eragileekin bat etortzea, adibidez, mehatxu faxistari nola aurre egin behar zaion erabakitzerakoan. Olatu atzerakoi horren aurrean ezin gara geldi geratu, ez diegu utziko urte luzeetako borrokaz irabazitako eskubideak ken diezaguten. Antifaxismorako dei ozena egin nahi dugu, kultura politiko ezberdinak dituzten eragileak batuta". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak