'La Traviata' opera izango da azaroaren 2an Amaia antzokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko urriaren 26a

La Traviata operako une bat. Argazkia: Ozenki Elkartea.

Munduko opera antzeztuenetako bat da Giuseppe Verdik 1852an sortu zuen La Traviata. Haren errepertorioan funtsezko obratzat jotzen dute adituek, eta, bi urteko geldialdiaren ondoren Ozenki elkarteak antolatuta, azaroaren 2an, 19:00etan, Amaia antzokian ikusteko aukera izango da. 

"Herrian musikarekiko interesa sustatzea da gure helburua, eta inguruko jendeari zor genion, beti erantzuten du-eta modu masiboan. Libretoa ulertzen laguntzeko, gaztelaniazko aldi bereko itzulpena izango du", azaldu dute Ozenki elkartekoek.

Hain zuzen, hiru ekitaldi ditu, eta bi ordu eta hamar minutu iraungo du ikuskizunak, atsedenaldia barne.

La Traviata opera ikusteko sarrerak salgai daude. Prezioa da 30 euro. Arrasate.eus atarian eta Amaia antzokiko leihatilan eskura daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak