Mondratek Lagun Onak taldea izango du aurkari zapatuan

Ibai Irasuegi Garai 2025ko urr. 24a, 12:45

Mondratek Donipariren aurka jokatutako partidua, iaz. Irudia: Artxiboa.

Arkaitz Riberaren mutilek Barakaldoko Lagun Onak taldearen aurka jokatuko dute Musakolako kiroldegian, 17:15ean.

Mondratek Barakaldoko Lagun Onak taldearen aurka jokatuko du asteburu honetan, Areto Futboleko Hirugarren Mailako bosgarren jardunaldian. Partidua zapatuan jokatuko da, Musakolako kiroldegian, 17:15ean. Ligako bosgarren jardunaldira indartsu iritsiko dira Arkaitz Riberaren mutilak. Izan ere, aurtengo denboraldian jokatu dituzten lau partiduetan Arrasateko taldeak ez du lehiarik galdu. Mondratek hamabi puntu posibleetatik hamar lortu ditu lehenengo lau partiduetan: hiru garaipen eta berdinketa bat, hain zuzen ere. 

Ligako bigarren sailkatuak

Donipariren atzetik –12 punturekin– bigarren postuan sailkatuta dago Arrasateko taldea, eta orain arte erakutsitako dinamika onarekin jarraitzeko aukera izango dute zapatu honetan: lehen lau partiduetan punturik lortu gabe azken sailkatua den Galdakaoko Lagun Onak taldearen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak