Lore Gazteak-ek Martzillakoekin batera egingo du dantza domeka eguerdian

Hasier Larrea 2025ko urr. 23a, 13:28

Herriko Plazan dantzatuko dute bi taldeek batera, gaiteroen eta trikitilarien doinura. Euria egiten badu BIterira lekualdatuko dute ekitaldia. 

Arrasateko Lore Gazteak dantza taldeak "etengabeko ikerketaren ondorioz" ezagutu zituen Nafarroako Martzilla herriko dantzak, eta, Nagore Ipiña dantzariak esan duenez, "interes berezia" piztu zieten. Hala, taldeko beteranoak Martzillan izan dira bertako dantzak ikasten, eta joan den maiatzean estreinatu zuten ikasitakoa.

Oraingoan, hango eta hemengo taldeek elkarrekin egingo dute dantzaldia, Lore Gazteen iniziatibaz. Emanaldia domekan izango da, hilak 26, 12:30ean, Herriko Plazan –euria egiten badu, Biterin–. Dantzei musika jarriko diete Arrasateko Gaiteroek,Gaiteros de Marcilla taldeak eta Arrasateko Trikitixa Eskolako kideek. Hortaz, 50 lagunek hartuko dute parte.

Errepertorio bateratuan Marcillako arku dantza, zinta dantza, jota eta makil dantza sartu dituzte. Horiez gain, Lore Gazteak taldeko kideek beste zenbait pieza ere taularatuko dituzte; tartean, Arkupeien dantza sorta eta Mezobarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak