Ane Otxandiano eta Agurtzane Mujika psikomotrizistek gidatuko dute saioa eta hainbat galdera erantzuten saiatuko dira: Zer da psikomotrizitatea? Zergatik da garrantzitsua? Nola lantzen da? Zein da helduaren rola? Zein onura ditu?
Saioa euskaraz izango da eta parte hartzeko, izena ematea eskatu du Arizmendi Ikastolak, galdetegi bat beteta.
Ordutegi berria
Magala espazioa familientzako espazio pedagogiko bat da, estalia eta 0-2 adin tarterako egokiak diren material eta baliabideez hornitutakoa, Arizmendi Ikastolako kideek azaldu dutenez. "Familientzako formazio, hitzaldi, tailer, akonpainamendu zein aholkularitza ematen da espazioan.
Joan den ikasturtean estreinatu zuten eta astelehenetik egubakoitzera dago irekita. Bigarren ikasturtean, familiek hala eskatuta, ordutegia luzatu dute, eta 09:00etatik 16:30era emango dute zerbitzua. Arizmendiko komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrentzat ere dago zabalik.