Aurten ere Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialak Arimazubi plazan daukan gela desplazatuan abiatu du ikasturtea, eta oraindik leku batzuk geratzen dira libre, Arrasateko Udalak jakinarazi duenez.
Ikasturte osorako prezioa, azterketa barne, 72,36 eurokoa da. Azterketarako bi deialdi daude, bata maiatzean eta bestea irailean, eta agiri ofizialak eskuratu daitezke. Izena emateko, deitu 943 89 92 75 telefono zenbakira edota idatzi eoieibarheo@gmail.com helbidera.
Dagoeneko talde guztiak daude martxan, guztira bederatzi: alemanean talde bat, frantsesean bi eta ingelesean sei. Honako taldeetan geratzen dira plaza libreak:
- Alemanean: B2.1 mailan
- Frantsesean: A1 eta A2 mailetan.
- Ingelesean lekua dago A2, B1, B2.1, B2.2n eta C1ean.
Gehitu dute aurten ingelesezko B2.2 maila erdi-presentzial modalitatean ere eskainiko dela, hau da, klasea asteartean eta beste egun batean etxetik, nahi denean, Moodle plataformaren bitartez.
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Hizkuntz Eskolakin, edota bilatu informazio gehiago Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialaren webgunean.