Kulturolatik hasita, norbere mugikorrarekin eta aurikularrekin, istorio interaktibo batean murgilduz, kaleetan barrena ibili ziren hainbat herritar, AEDk antolatutako Hitzaurrea soinu-esperientzian. Istorioa aurrera joan ahala, entzuleari aukera ematen zion, nondik joan erabakitzeko eta horren arabera aldatzen zen ibilbidea. Horrela, bakoitzak bere ibilbide propioa egin zuen.
Hitzaurrea, Piszifaktoria Ideien Laborategiak eta Fikzio Fabrikak sortutako ekimena da, eta, Istorio hau, Hitzaurrea.eus-en aurkitu daiteke, norberak, bere kabuz probatu nahi badu.
Mahai-inguruak azaroan
Udazkeneko zikloan, euskarari askotariko ertz eta begiradetatik heldu nahi dio AEDk. Horretarako, sormenari eta arlo digitalari buruzko bi mahai-inguru ere antolatu dituzte azarorako.