Udalak hamahiru langile kontratatuko ditu

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko urriaren 20a

Enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2025eko programaren barruan, Udalak hamahiru langabe kontratatuko ditu. Kontratuak aldi baterako izango dira –sei hilabete, %100 jardunean– eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko hainbat baldintza bete beharko dituzte. Baso-langileak, hiri altzari eta eraikinen garbitzaileak, igeltseroak eta lorezainak izango dira. Informazio gehiago, 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta edo baz@arrasate.eus helbidera idatzita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak