Datorren astelehenean, hilaren 20an, 10:00etan hasita, Goienako zuzendari nagusi Iban Arantzabalek hitzaldia egingo du Kulturaten, Goienagusik antolatuta. Goiena Komunikazio Taldearen 25. urteurrena dela aintzat hartuta, urte hauetan guztietan izan duen ibilbideaz hitz egingo du Arantzabalek; gainera, Goiena zer den, zertan lan egiten duen, taldearen helburuak zeintzuk diren eta bestelakoez ere jardungo du. Hitzaldia ez ezik, Goienagusikoek bisita egingo dute Goienaren egoitzara martitzenean, urriak 21, horko eguneroko jarduna nolakoa den eta Goienaren produktuak nola ekoizten diren ezagutzeko.