Abaroako jubilatuak Nafarroan izan dira egunpasa

Mirari Altube Arrese 2025ko urr. 16a, 16:04

Nafarroa erdialdean izan ziren atzo, urriaren 15a, Abaroako 115 lagun. Aiegi, Lerin eta Lizarra aldean pasatu zuten eguna eta ezin gusturago itzuli ziren etxera, opari eta guzti.

Lehen geldialdia Aiegin egin zuten "hamaiketako mamitsu" bat dastatzeko. Ondoren, Leringo El Agricultor kontserben enpresa bisitatu zuten, eta gero, Lizarrako erdigunera jo zuten. Aiegiko Iratxe jatetxean elkartu ziren mahaiaren bueltan, eta bazkalostean bingoa eta dantzaldia izan zituzten. Etxera itzuli ziren hainbat oparirekin.

Irteeran izandako erretiratuak pozik agertu dira: "Taldeak txalotu egin du txangoa, ondo antolatu izanagatik eta jatetxean emandako bazkari bikainagatik; xapo!"

Erretiratuak El Agricultor kontserba kooperatibaren aurrealdean. (Argazkiak: Abaroa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak