Programak "espazio seguru eta kalitatezkoa" eman nahi die parte-hartzaileei, sormenaren eta mugimenduaren bidez garapen pertsonala eta soziala sustatuz. "Gorputza eta musika izango dira ardatz nagusiak, eta saioetan gazteen beharrak eta nahiak erdigunean jarriko dira. Dinamika ludiko eta parte-hartzaileen bidez, jolasaren bidez ikastea eta ondo pasatzea izango da xedea".
Saioak bi ordukoak izango dira, bi astean behin, zapatuetan 11:00etatik 13:00etara, Etxaluzeko Axeri eta Solozar geletan. Urritik ekainera egingo dute, eta doakoa izango da, Arrasateko Udalak sustatuta. "Gazte guztiak gonbidatzen ditugu esperientzia paregabe honetaz gozatzera: barre egin, kuadrilla osatu eta aske izan. Sormenaren eta inklusioaren bidez elkarrekin ikasiz eta gozatzeko aukera paregabea da".
Interesa dutenek 639 45 62 18 telefonora deituta eman beharko dute izena, edo lotura honetan. Informazio gehiagorako, bash@bateraaske.com helbidera idatzi edo 680 15 57 46 telefono zenbakira deitu (Ane Davila).