'Hezur berriak' bertso saio literarioa musikatua antolatu du Emakume Txokoak hilaren 23rako

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko urr. 14a, 18:55

Ane Labaka. (Iturria: Susa)

Emanaldia Juan de Arzamendi Musika Etxeko (JAMEko) Auditorioan izango da, 19:00etan. Ane Labaka bertsolari eta idazleak aurten plazaratutako Hezur berriak poesia liburuaren aurkezpena izango da. Emanaldian izango dira Amaia Agirre, Onintza Enbeita eta Jone Uria bertsolariak zein Ines Osinaga musikaria.  

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak Hezur berriak (Susa, 2025) poesia liburua
plazaratu du aurten. Bertan, ama izan aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako
beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.

Liburuaren aurkezpen saio berezia antolatu du Arrasateko Emakume Txokoak. Hilaren 23an izango da, 19:00etan, JAMEn. 

Irakurketa musikatua bertsoaldiekin tartekatuta

Ane Labakaren liburua abiapuntu, eta egilearen hitzetan, saioak aukera bat izan nahi du ama diren bertsolariekin batera hori dena oholtza gainera eramateko. Emanaldian izango dira Ane Labaka (testuak eta gaiak), Amaia Agirre Arrastoa, Onintza Enbeita Maguregi eta Jone Uria (bertsolariak) eta Ines Osinaga (musikaria).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak