Iazkoa baino liga hasiera lasaiagoa nahi zuten eta itxura ona du. LF2 kategorian bigarren urtez jarraian lehiatuko den Smartlog Ointxe taldeak 58-55 hartu zuen mendean Pontevedrako CB Arxiul atzo. Joan den astean Robles Lleidari irabazita, bigarren garaipena du.
Partida estua
Partida oso estu joan zen. Partzialak ikusi besterik ez dago: 16/14 – 9/11 – 18/14 – 15/6. Atsedenean 25n gelditu zen markagailua. Argi dago galiziarrek azken partzialean galdu zutela norgehiagoka. Moreak hobeto heldu ziren amaierara.
Fitxaketa berriak ondo
Lau fitxaketa berri egin ditu taldeak denboraldi honetarako. Angolatik etorritako Joana Domingasek Iturripen jokatu ditu lehen minutuak; lau hain zuzen ere. Ez zuen punturik lortu.
Bestalde, Uxue Esparta, Mercedes Carrillo, Uxue Etxarte eta Joane Legarretak lan ona egin zuten. Espartak 14 puntu egin zituen, Carrillok eta Etxartek 10n, eta Legarretak 9.
Une honetan sailkapeneko hirugarren postuan da Smartlog Ointxe.