Besaidekoak pozik gaztetxoei zuzendutako mendi irteeraren arrakastarekin

Xabier Urtzelai 2025eko urriaren 12a

Arrakastatsua izan da gazteendako antolatutako lehenengo mendi irteera. Guztira 70 talde osatu dituzte, eta 250 lagun inguruk hartu dute esku. Arrasateko inguruetan eman dute mendi itzulia, eguraldi onak lagunduta. 

"Oso pozik gaude, arrakastatsua izan da lehenengo irteera hau", nabarmendu du Besaideko presidente Olatz Igartuak. Besaidetik gaztetxoenendako antolatutako mendi irteerak 250 lagun inguru batu zituen zapatuan. Gazteak 70 taldetan banatu zituzten, guraso bat arduradun zela. "Lehenengo kontrola Meatzerrekan zuten, eta ibilbide motza egin nahi zutenek handik Biterirako bidea hartu dute. Han txalapartarekin egin diete ongietorria, eta ibilbide luzekoek Udalarako bidea hartu dute. Eta, gero Biterin txokolate beroa izan dute denek. Egia esan oso gustora geratu gara, errepikatzeko moduko hitzordua izan da".  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak