Abuztuaren 18an hil zen, 55 urterekin, Asier Bengoa Ortiz de Landaluze. Orduan ezin izan zioten nahi moduko agurra egin, eta azken hamarkadetan gurasoei erreleboa hartuta –Jaime Bengoa eta Begoña Ortiz de Landaluze– Bengoa taberna gidatu duen Axi-ri atzo egin zioten azken agurra lagun eta senitartekoek. Lagunen enkarguz, tabernaren albo bateko horman Hibai Garaik marraztutako erretratua amaitu berritan, haren aldeko hitzak, gertukoenek egindako aurreskua, lore eskaintza eta kantuan ere egin zuten. Jatekoekin eta edatekoekin amaitu zen ekitaldia.