Sagarrarekin egindako produktuak dastatzeko aukera, urriaren 18an

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko urr. 10a, 12:55

Urriko hirugarren zapatua izango da urriaren 18a eta, beraz, bertako produktuen azoka egingo dute Seber Altube plazan, 09:00etan hasita. Sagarra izango da produktu izarra.

Ohiko saltzaileak egongo dira bertako produktuak saltzen eta, erosle guztien artean, sagar produktuekin egindako hamar otar zozketatuko dituzte. Gainera, sasoia aprobetxatuz, sagarrari balioa emango diote. Izan ere, azokan badaude ekoizle asko, zuzenean edo zeharka, sagarra ekoizten dutenak: sagarra (fruta), sagar tartak, teak, marmeladak, sagardoa, ozpina, zukua eta abar. Beraz, hainbat sagar barietate eta sagarretik eratorritako produktuak egongo dira salgai azokan.

Gainera, azokako partaide den Lizagasar enpresaren eskutik, sagar purea, marmelada, sagardoa eta zukua dastatu ahal izango dituzte herritarrek, besteak beste, azokako ogi eta gaztarekin lagunduta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak