'Arrasateko industria arkitektura' bisita komentatua egingo da hilaren 18an

Imanol Beloki Unamuno 2025ko urr. 10a, 12:32

Arrasate Zientzia Elkartekoak Arrasateko industria arkitektura bisitaren gaineko prentsaurrean.

Arrasate Zientzia Elkarteak deituta, Arrasateko industria ondare arkitektonikoa ezagutzeko bisita gidatu komentatua egingo da urriaren 18an, 10:00etan. Elkargunea, Union Cerrajerako aterpea izango da, eta, botata dauden eraikinak izango dituzte hizpide. Galdu den ondarea eta geratzen denaren balioa azpimarratuko dute, kontserbazioaren aldeko jarrera erakutsiz.

Europako Ondarearen Jardunaldiak egingo dira Arrasaten datorren astean, eta, horren harira, 2017tik gaur arte  Arrasate Zientzia Elkartekoek ohikoak ez diren bisita gidatuak egin izan dituzte Arrasate ezagutzera emateko. Hala, urriaren 18an, Arrasateko industria arkitektura bisita egingo dute.

Bisitaren ibilbidea

Bisita komentatuan ezagutarazi nahi dute zer galdu den Arrasaten eta zer geratzen den, honako ibilbidea eginda: "Bilgunea Etxaluze alboko Cerrajerako aterpea izango da. Lehenengo azalpenak bertan emango ditugu, eta, Erlojuaren eraikinera joango gara. Bertan, Cerrajera zer zen, XX. industrializazioa zer izan zen, enpresa enblematikoa izan zen, eta lan asko eman zuen; desagertuta asko dago izan zenetik eta tablet-ean erakusteko argazki batzuk eramango ditugu. Gero, hiltegia izan zen lekura joango gara; industriala agian ez da, baina, zerbait bazen. Eta gero, desagertutako beste eraikin bat da guk Kutxareria deitzen dioguna, Industria Mondragonesa zena, gero saldu zena; eraikin bikaina zen eta eraikin hori ere bota zen. Bukatu, berriz, Elman egingo dugu, bisitari amaiera emanez", adierazi du Ana Ugaldek, Arrasate Zientzia Elkarteko kideak.

Industrial Mondragonesa, 'Kutxareria'.

Bisitara joan nahi duenak 943 25 20 21 telefonora deitu edo kultura@arrasate.eus helbidera idatzi beharko du izena emateko. Bisita, doakoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak