Arimazubi ingurua "bizitzeko toki hobea" bilakatzeko sortu da PlazaBizi egitasmoa. Mugikortasuna, espazio publikoak eta natura uztartzearen bidez "jendearen ongizatea" eta "elkarrekiko harremanak" sustatzea da ekimenaren helburua, elkarlanaren bidez Arimazubi inguruko espazioa jasangarriagoa bilakatzeko. Egitasmoak Arimazubi iguruko erabiltzaileak, bizilagunak, eskola eta hezkuntza komunitatea, erakunde publikoak, enpresak eta gizarte eragileak elkartzen ditu herritarren parte hartzea sustatzeko.
Helburu horrekin, datozen hilabeteetan hainbat saio ireki antolatu dituzte bizilagunek, eragileek eta erakundeek elkar ezagutzeko eta elkarlanean jarduteko. Saio horiek urriaren 29an, azaroaren 19an, abenduaren 10ean eta urtarrilean zehar egingo dira 17:30etatik 19:00etara, Arimazubiko eliza zaharrean. Horietako bakoitzean itzulpen zerbitzuak eta haurrentzako zaintza zerbitzuak eskainiko dituzte.