Istripu baten ondorioz, itxita dago N-636 errepidea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko urriaren 9a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, kamioi baten eta bi autoren arteko istripua izan da N-636 errepidean, Epeletik Kanpazarrera bidean, 14:00ak aldera, eta itxita dago. Hara gerturatu dira larrialdi zerbitzuak, eta harrapatuta geratu den gidarietako bat atera behar izan dute suhiltzaileek; hala ere, oraindik ez da jakinekoa nola dagoen. Garbiketa lanak egin ondoren irekiko dute errepidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak