Peter&The Test Tube Babies, Arrasateko gaztetxean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko urriaren 7a

Ibilbide luzeko Peter&The Test Tube Babies, 2022an egin zuten Mondra&Roll jaialdian.

70eko hamarkadan sortutako Ingalaterrako punk-rock taldea Arrasateko gaztetxean izango da eguenean, urriaren 9an, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan; sarrerak, zazpi eurotan.

Hainbat alditan izan da Peter Bywatersek gidatzen duen taldea Debagoienean; azkeneko aldiz, 2022an, Arrasateko Monterron parkean estreinakoz egin zuten Mondra&Roll jaialdian. "Hastapenetan kaleratu zituzten diskoak ereserkiz josita daude, eta ordutik taldeak ez dio kantu berriak sortu eta munduan zehar jotzeari utzi; hortaz, ostegun honetakoa punk zaleen topaketa izango da", azaldu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak