Goikobalu eta Leitzako Jeiki abesbatza, zapatuan, elkarrekin

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko urriaren 7a

Goikobalu abesbatzaren aurtengo kontzertuetako bat.

Urriaren 11n, zapatua, Jeiki Abesbatzarekin kontzertu partekatua egingo du Goikobalu Abesbatzak, San Juan parrokian, 20:00etan. Astebete beranduago, urriaren 18an, arrasatearrak Leitzara joango dira.

Truke kontzertuak egingo dituzte Goikobalu Abesbatzak eta Leitzako Jeiki Abesbatzak asteburu honetan eta hurrengoan. Lehen hitzordua Arrasaten izango dute, urriaren 11n, San Juan parrokian, 20:00etan. Modu horretan, abesbatza bakoitzak hainbat pieza abestuko ditu eta, ondoren, pare bat pieza elkarrekin abestuko dituzte.

Urriaren 18an, Leitzan egingo dute emanaldia, San Migel Elizan, 19:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak