Arrasateko dragoiaren eskutik joan da Maritxu

Goiatz Arana Begiristain 2025ko urr. 3a, 21:21

Arrasateko dragoia herrira jaitsi da, gaur. Kondairak dioenez, antzina, urtero etortzen zen, jateko neska bila, eta hala egin du oraingoan ere. Maritxuk ez dio inor eramaten utzi, ordea; bere kaxoitik atera eta dragoiarekin joan da, ausarki, herritarrak haren atzaparretatik salbatuz. 

Dragoiak eta Maritxuk esandako hitzak, jarraian:

Dragoia: "Oin dala mende asko, arrasatearrak Murugainen bizi zan dragoian beldurrez bizi zien... Hori kontetan dau herrixan hain ezaguna dan kondairak. Urtero herriko neska bat emuten omen eutzien jateko... Eta hola izan omen zan errementari batek dragoia hil arte...".

Maritxu: "Kondaira hori zan, baina kajoi barruen 49 urte ein ostien, apur bat aspertu ein naz ni, eta dragoiai deittu dutzet, aber hemendik bajetan nauen, bueltatxo bat emuteko.

Ondo pasau jaixa! Eta 50. urteurrenien ikusiko dogu elkar! (EDO EZ!)".

Herriko plaza, goraino

Herriko plaza jendez beteta zegoela gertatu da miraria; gazte eta heldu, dotore jantzita guztiak. Plaza goraino beteta, eta, berdin, alboetako etxeetako leiho eta balkoiak ere. Miraria gertatzeko hamar minuturen faltan plazara iritsi den txarangak dantzan jarri ditu guztiak.

Erlazionatuak

Maritxu Kajoi eguneko miraria, argazkitan

Goiatz Arana Begiristain urr 03 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak