Azoka solidarioa egingo du San Juan de Dios ospitaleak urriaren 10ean

Eneko Azurmendi Barrena 2025eko urriaren 1a

Iazko azoka solidarioa, Seber Altube plazan.

Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleak, azken urteetan egin bezala, buruko gaixotasunen "estigma sozialak ikusarazi, normalizatu eta hautsi" nahi ditu. Seber Altube plazan izango da azoka, 10:00etatik 12:30era.

Terapia okupazionaleko departamentuan parte hartzen duten ospitaleko erabiltzaileak kalera aterako dira urriaren 10ean eta urtean zehar sortutako objektu batzuk jarriko dituzte salgai. "Goiz osoan zehar, herritarrak standera hurbiltzera animatzen ditugu, gure sormena eta trebetasunak miresteko eta erakusgai dauden objektuetako batzuk erosten laguntzeko", nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak