Kuadrillan edota lagunekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da Goienak Arbolapetan jarriko duen photocall-ean. Euria egingo balu udaletxeko arkupean egingo litzateke photocall-a.
Goienak 25 urte
Goiena Komunikazio Taldea 25. urteurrena ospatzen ari da, eta photocall-ak ere keinu egingo dio mende laurdeneko urtebetetzeari. Hain zuzen ere, 2025a bukatu aurretik, askotariko ekimenak egingo ditu Goienak urteurren berezi hori dela eta.
Goienakide
Photocall-ean, gainera, Goienakide egiteko aukera egongo da. Izan ere, Goienak bakoitzaren neurrira egokitzen diren kidetzak garatu ditu, eta orain, 2025a bukatu arte, kidetza doan izango da abenduaren 16a baino lehen kide egiten direnentzat, 2026ko kuota ordainduta.