Maritxu Kajoi egunak trafikoan eragingo du arratsaldetik hurrengo goizerarte

Hasier Larrea 2025ko ira. 30a, 15:24

Urriaren 3an, 18:00etatik hasi eta urriaren 4ko 08:00etara, Muxibar eta Okoretegi arteko errepidea moztuta egongo da ibilgailuen zirkulaziorako. Bestetik, ostiralean TAO sistema bertan behera geratuko da.

Maritxu Kajoi eguneko jaia dela eta, urriaren 3an, 18:00etatik hasi eta urriaren 4ko 08:00etara Otalora eta Zarugalde arteko kale zatiak zirkulaziorako moztuko dira. "Jai-gunearen eta alde zaharraren arteko jende fluxuaren segurtasuna bermatzeko neurri gisa hartu da erabakia", azaldu dute udal arduradunek.

Dena den, salbuespenak izango dira bertako garajeetako ibilgailuentzat; sartu eta irten ahal izango dira. Era berean, larrialdi ibilgailuak eta hondakinen kamioiak ere bertatik igaro ahal izango dira.

Herribusa, aldiz, ez da igaroko itxitako eremutik; eta ordu tarte horretan San Frantziskoko biribilgunean eta Muxibarrekoan izango ditu behin-behineko geralekuak.

TAO sistemarik gabe 

TAO sistema ere bertan behera geratuko da Maritxu Kajoi egunean, urriaren 3an. Ondorioz, aparkaleku tasa ez da indarrean egongo, eta ibilgailuek ordaindu gabe aparkatu ahal izango dute TAO eremuetan. Kale mozketak, autobus zerbitzuaren egokitzapena eta TAOren behin behineko etetea behar bezala seinaleztatuko direla ziurtatu du udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak