Urriaren 6an eta 13an dantza ikastaroa probatzeko aukera egongo da Juan Arzamendi Musika Etxean, 19:45etik 21:00etara, baita urriaren 17an ere, 15:00etatik 16:15era.
Musescore ikastaroarekin musika ordenagailuz idazten ikasiko dute, idatzitakoa hainbat instrumenturekin entzun. "Instrumentu berriak sortu, partiturak maketatu, musika kideekin partekatu taldean jo ahal izateko, eta hau posible ez bada, entzuteko akonpainamendu bat sortuz gure instrumentuekin jotakoa banda oso bat gurekin izango bagenu moduan entzutea".
Horrez gain, 4 eta 14 urte artekoei zuzendutako mindfulness ikastaroa ere egongo da.
Informazio gehiagorako, deitu 943 77 05 40 telefono zenbakira edo idatzi info@arrasatemusikal.org helbidera.